https://www.salsereta.com web orria sortu dugu Salsereta alokairurako gune ludikoari buruzko informazioa, kontaktua eta online erreserbak eskaintzeko. https://www.salsereta.com orrialdearen bitartez, alokairurako gunearen erreserba egin ahal izango da online, hainbat ekintzarako, dela bazkari, afari, enpresa bilera edo bestelakoak (gehienez 89 pertsonentzako edukiera); baita cateringa bezalako zerbitzu osagarrien kontrataziorako ere.

Webgunearen jabetza eta identifikazio datuak

https://www.salsereta.com web orria Lorena Zoco Casadorena da, 44639574R NAN, Odol-emaileen pasealekua 1, 31015 Iruña (Nafarroa, España) helbidea, 684 011 651 telefono zenbakia eta info@salsereta.com posta elektronikoa.

Web orri honetan nabigatzearekin, erabiltzaileak berariaz onartzen ditu ondorengo erabilera baldintzak banaka eta bere osotasunean. Onartu ezean, erabiltzaileak uko egin beharko dio https://www.salsereta.com webgunea erabiltzeari.

Zehaztapen eta baldintzak

Web orri honetan sartu eta nabigatzeak berarekin dakar bertako lege ohartarazpenak eta erabilera zehaztapen eta baldintzak onartu eta ezagutzea. Webgune honen atal batzuetan baliteke erabilera edo kontratazio baldintza berezkoak aurkitzea. Atal jakin hauetako zerbitzuetara (guneen online erreserba) sartu ahal izateko baldintza horiek onartu beharko dituzu. Kontratazio baldintza hauek zure esku dituzu ondorengo orrian: https://www.salsereta.com/eu/tarifak-eta-erreserbak/kontratatze-baldintzak/, baita online erreserbatarako sarbidean ere. Webgunearen jabeak erabilera baldintza generikoak eta kontratazio baldintza zehatzak ematen ditu. Baldintza hauek edozein momentutan jaitsi eta gorde ahal izango dira.

Erabiltzaile edo bezeroak erabilera baldintzak onartu beharko ditu erreserbatutako gunera sartzean. Konpromisoa hartuko du baldintza horiek bete eta lokalean bertan egongo den konpromisoen dokumentua sinatzeko. Instalazioak eta kontratatutako zerbitzu osagarriak idatziz emandako argibideen arabera erabili beharko dira. Guneen erabilera baldintzak bezeroaren eskura daude Salseretaren egoitza sozialean eta webgunean https://www.salsereta.com/eu/aretoa/erabilera-baldintzak/ orrialdean. Edozein momentutan jaitsi ahal dira irakurri eta bistaratzeko.

https://www.salsereta.com helbidean sartzea erabiltzaileena ez beste inorena den ardura da.

Jokaera kodeak

https://www.salsereta.com webgunea ez dago inolako jokaera koderi lotuta, ez norberarena ez kanpokoa. Aurrerantzean, lotura hau webgune jabearen nahierara aldatu ahal izango da erabiltzaileei idatziz jakinarazi beharrik gabe.

Edukien jabetza. Jabetza intelektualaren eskubideak

https://www.salsereta.com webguneko edukiak bere azken eguneratzeko datan indarrean daudenak dira. Web orriaren jabeak beretzat gordetzen du informazioa eta edukiak eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea.

https://www.salsereta.com webguneko eduki guztien gaineko eskubideak web orriaren jabeari dagozkio. Zentzu honetan galarazita dago edozein ustiapen https://www.salsereta.com orriaren jabearen berariazko baimenik gabe. Zehazki, orriaren jabearen edo bertan agertzen diren edukien jabeen berariazko baimena beharko da erabiltzailearen esku jartzen diren irudi, testu, ikusentzunezko, datu-base, ikus-egitura, HTML kode edo beste edozein lan intelektualekin, ondorengoa egiteko: erreprodukzio guztizko edo partziala, banaketa (alokairu eta mailegua barne), jakinarazpen publikoa (orrialdeko eduki edo elementuak komunikazio globaleko sareetan jartzea barne), eta eraldaketa (itzulpena eta beste formatu edo euskarritara egokitzea edo bilduma gisa eskaintzea barne).

https://www.salsereta.com webgunera sartzeak ez dio erabiltzaileari inongo titulartasunik ematen eskaini zaizkion edukien gaineko jabetza intelektualaren eskubideen gainean.

Erabat galarazita dago webgunearen jabeen baimenik gabe hirugarren batzuk bertako izen komertziala, markak, logoak, irudiak, testuak eta zerbitzuak erabiltzea. https://www.salsereta.com webgunearen jabeak beretzat gordetzen du dagozkion ekintza judizialak aurrera eramateak jabetza intelektualaren eskubideak betetzen ez dituzten erabiltzaileen aurka.

Orrialdearen funtzionamenduaren gaineko erantzukizuna

Webgunearen jabea ez da zuk zeuk egindako erabilera okerraren erantzulea.

Webgunearen jabeak, egoki deritzonean, zuzenketak, hobekuntzak edo aldaketak egin ahal izango ditu orrialdeko informazioan; honek ezingo du eragin inongo erreklamazio edo kalte ordaintze eskubiderik eta ez du inolako erantzukizun aitorpenik adieraziko. Orrialdearen funtzionamenduaren erabilgarritasunak eta jarraitutasun teknikoak eragindako edozein motatako kalte-galeraren gainean ere ez da erantzule izango jabea.

Webgune honek ez du ziurtatzen egitura informatikoetan kalteak eragin ditzaketen birus edo bestelakorik ez egotea dokumentu elektroniko eta erabiltzaile fitxategietan, ez web orri honetan ezta hirugarrenen webguneetan; hortaz ez da erantzule egiten arrazoi hauengatik sor daitezkeen galeren aurrean.

Ezarri daitezkeen lege eta eskumenak

https://www.salsereta.com orrian sartu eta erabiltzeak eragin dezakeen edozein eztabaida Iruñako auzitegien eta honen nagusi hierarkikoen eskumen esklusiboa izango da.

Webgune hau eta eratorri daitezkeen erlazioak gidatzen dituzten zehaztapen eta baldintzak espainiar legediaren babespean daude.

Informazio gehiago

Informazio gehiago eskuratzeko jo Bezero eta erabiltzaileen Arretarako Saila atalera. Bertara bidali zure iruzkin, iradokizun, kexa eta erreklamazioak.

Menua