https://www.salsereta.com webgunean, reservas@salsereta.com helbide elektronikoan, 684 011 651 bezeroen arretarako telefonoan edo lokal fisikoan erreserba egin duen Bezeroak lokala erabiltzeko arau hauek irakurri eta bete beharko ditu erreserbatutako gunea erabili ahal izateko. Arau hauek momentu oro eskura daude lokalean dokumentu honen bitartez, edo https://www.salsereta.com web orrialdean irakurri eta jaitsi ahal izango dira. Online, email edo telefono bidezko erabilera anitzeko gunearen erreserben kasuan kontratazio baldintza orokorrak onartzeak eta erreserbaren %50 ordaintzeak, berarekin dakar lokalaren erabilera arau hauek onartzea. Erreserba Odol-emaileen pasealekua 1, 31015 Iruña (Nafarroa, España) helbidean kokatutako gunean bertan eginez gero, beharrezkoa izango da lokalaren erabilera arau hauek irakurri, onartu eta sinatzea ordainketa egin aurretik.

Bezeroak onartzen du fisikoki online, telefonoz edo emailez egindako erreserbak ezingo direla ezeztatu ezta ordaindutako kosteak itzuli ere. Dena dela, Bezeroak erreserba data aldatu ahal izango du ordainketa egin eta lokalaren erabilera baino 48 ordu lehenagora arte. Ahal den neurrian lokala erreserbatzeko beste denboraldi bat emango da. Bezeroak alokairurako data berria aukeratu ahal izango du, beti ere data hori beste bezeroren batek hartuta ez badauka.

Bezeroak 30 euroko fiantza ordaintzea onartzen du. Kopuru hau esku-dirutan ordainduko da lokalean sartzean eta ekintza bukatzean bueltatuko da, esku-dirutan orduan ere, dokumentu honetan zehaztutako arau eta erregela guztiak bete badira.

Salseretako instalazioen erabilera

Bezeroak konpromisoa hartzen du alokatutako instalazioak ondorengo erabilera arauak jarraituta erabiliko dituela. Hau dela eta, Bezeroari eskatzen diogu arreta osoz irakur ditzala jarraian datozen arauak.

Salsereta lokalaren funtzionamendua

  1. Bezeroari jakinarazten diogu Salseretak bideokamera bidezko zaintza sistema duela talde erabilerarako instalazioetan. Kartel eta pegatina bidez adierazita dago hau lokalean. Bezeroak aukera du LOPDren arabera atzitze, zuzentze, ezeztatze edo/eta aurkakotasun eskubiderako. Horretarako, idatzi Salsereta, Odol-emaileen pasealekua 1, 31015 Iruña (Nafarroa, España) helbidera, deitu telefonoz 684 011 651 bezeroaren arretarako zenbakira, edo bidali posta elektronikoa lopd@salsereta.com helbidera.
  2. Behin Bezeroak alokairuari dagokion kopurua ordainduta, lokalera sartzeko giltza emango zaio. Erreserba online egin bada, lokalaren jabeak eguna eta ordua zehaztuko ditu lokalera sartzeko giltza emateko. Ordutegi hau Bezeroarekin berarekin hitzartuko du jabeak aurrez harekin hitz eginda. Gertaera, ekintza edo ekitaldia bukatuta, Bezeroak giltza entrega-postontzian utzi beharko du alde egitean. Bezeroa arduratuko da lokalera sartzeko giltza gorde eta zaintzeaz. Giltza galdu, lapurtu edo hondatzen bada Bezeroak 50 euro gehiago ordaindu beharko ditu ekintza bukatzean.
  3. Bezeroa arduratuko da lokala modu egokian erabiltzeaz eta bertarako atea itxita edukitzeaz ekintzak irauten duen bitartean, baimenik gabeko pertsonak edo ezezagunik sartu ez dadin. Bezeroa izango da arduraduna lokaleko instalazio, altzari, apaingarri, hornidura eta objektuek, nahiz ekitaldiak irauten duten bitartean lokalean dauden pertsonek jasandako kalteen gainean. Gainera, adin txikikoak eta hauentzako instalazioen erabilera egokia zaintzeko ardura ere berea izango da.
  4. Haurrentzako gune edo instalazioak (haur parkea edo txiki park) egoki erabiltzeaz arduratu beharko da Bezeroa. 3 eta 12 urte arteko adin txikikoak sartu ahal izango dira bakarrik, eta oin hutsik. Ezingo dira janari edo edariekin sartu eta modu arduratsuan erabili beharko dituzte haur instalazioak.
  5. Bezeroak berak eraman badu jatekoa eta edatekoa, jaso daitezkeen gertakariak (intoxikazio, jario, garbiketa…) bere ardura izango dira. Bezeroa arduratuko da ekintza eta lokalaren alokairua bukatzean eramandako produktu hauek denak kendu eta garbitzeaz.
  6. Ekintza bukatu eta lokala uztean, Bezeroak janari-edari hondar guztiak kendu eta hornidura guztiak (gasa, argia, ura eta musika) itzalita daudela ziurtatu beharko du. Gainera, sukaldea erabiliz gero, etxetresna elektriko guztiak (labea, mikrouhina, plaka, hozkailua eta ke-erauzgailua) itzalita utzi beharko ditu.
  7. Garbiketa errazteko, Bezeroak sukaldean utzi beharko ditu lokalekoak diren jan-tresna guztiak (edalontzi, plater, mahai-tresna, katilu, lapiko, zartagin, etabar.). Bezeroak garbiketa zerbitzua kontratatu ahal izango du, zerbitzu osagarri moduan, 30 euroko kostuarekin. Dena dela, lokaleko zorua eta mahaiak garbi utzi beharko ditu eta jan-edari hondar guztiak kenduta.
  8. Kontratatutako zerbitzu osagarriek (animazioa, cateringa, garbiketa osagarria, hizlariak, etabar.) prezio gehigarria izango dute. Kopurua kontratazio momentuan finkatuko da.

Baimenik gabeko ekintzak

Erabat galarazita dago:

  • Alokairu kontratua gauzatzerakoan Bezeroak deskribatutakotik aldentzen den edozein gertaera edo ekitaldi antolatzea edo ospatzea.
  • Substantzi sukoi edo arriskutsuak, material erregaiak, su artifizialak, petardoak edo edozein piroteknia mota bildu, eduki edo erabiltzea.
  • Lokalari dagokiona baino pertsona gehiago pilatzea. Gehienezko edukiera 89 pertsonakoa da, eta haur parke edo txiki parkaren gehienezko edukiera 3 eta 12 urte arteko 40 haurrekoa da.
  • Lokaleko edozein gune, apaingarri , hornidura, jan-edanerako objektu eta altzari ez dagokion helburu baterako erabiltzea.
  • Apaingarri, altzari, jan-edanerako objektu eta hornidura hauek alokatutako lokaletik kanpo erabiltzea.
  • Lokalaren ondoko guneetan bide publikoa erabiltzea ekintza, ekitaldi edo gertaerarako. Bezeroaren berariazko ardura izango dira auzokideei, oinezkoei, autoei edo gidariei eragindako eragozpenak.
  • Instalazioak erabiltzea alokairu orduetatik kanpo, lokalaren alokairu ordutegia luzatuz.
  • Lokalaren instalazio guztietan erre edo/eta substantzia toxiko edo drogak kontsumitzea.
  • Adin txikikoek sukaldea bezalako instalazioak erabiltzea.
  • Haurrentzako guneak (haur parkea edo txiki park) pertsona nagusiek erabiltzea.
  • Lokal barrura baloi, pilota, patin, monopatin, bizikleta, motozikleta, jostailu zorrotz edo antzerakoak sartu eta erabiltzea.
  • Bakoitzak bere musika, soinu-erreproduzitzaile, bozgorailu eta anplifikadoreak erabiltzea instalazioetan Bezeroaren esku daudenak ez badira.
  • Lokaleko termostatoa erabili edo maneiatzea.
  • Bezeroak edo bere senide nahiz gonbidatuek lokalean animaliak sartzea, itsu-txakurrak izan ezik.

Jaitsi lokalaren erabilera baldintzen dokumentua PDF formatuan

Menua