Iruñan alokatzen den erabilera esklusiboko aretoa

Erreserbatu lokala eta antolatu, bilerak, urtebetetzeak, haur festak, ikastaroak, bazkariak eta beste edozein ekitaldi

Erabilera anitzekoa

Zure beharren arabera antolatu egongelaren banaketa eta zerbitzuak

Malgua

Erreserbatu behar duzun denbora ondoen datorkizun ordutegian

Intimoa

Alokatu ezazu gunea zuretzat eta zuk aukeratutako pertsonentzat bakarrik

Gertu dago dena

Supermerkatua, arrandegia, harategia, fruta-denda, paper-denda eta farmazia

Garrantzitsuena barruan dago

Salseretak haur eta nagusien aisia asetzeko erabilera anitzeko gunea eskaintzen du. Nagusiak lasai lasai sofatan solasean lasai asko dauden bitartean haurrek baby parkean jolastu dezakete eta txikitxoek bola igerilekuan. Baina horrez gain, lokala berdegune haundi batek inguratzen du aire zabaleko jolas eta kanpoko ekintzetarako aukera aukerakoa. Egongelako leihoetatik eroso gainbegiratu daitezke jolas horiek.

Nola ez, Salseretak era guztietako baliabideak ditu nagusi eta txikiek elkarrekin jolasteko (kartak, mahai jokoak, musika-ekipoa, Wii…) eta gunearen antolamendua aldatu daiteke taldeko edozein ekintzatarako.

Lokaleko leihoa

Salsereta aukerako lekua da zure

  • Urtebetetze eta urteurren festatarako
  • Bataio, jaunartze, haur festa eta baby showers-etarako
  • Hamarretako, bazkari eta afarietarako
  • Festa pribatu, Ihauteri, Halloween eta urte bukaerarako
  • Ezkontza, ezkontza osteko eta zilar, urre eta diamantezko ezteietarako
  • Gau-ekitaldi eta hitzordu erromantikoetarako
  • Agur-bazkari -afari zibiletarako
  • Koktel eta janaurrekoetarako
  • Hitzaldi, solasaldi, berbaldi eta mahai-inguruetarako
  • Konferentzia, mintegi eta kongresuetarako
  • Topaketa eta networking-etarako
  • Prestakuntza, arte, etxeko lan eta eskulan ikastaro eta tailerrak
  • Ardo, garagardo eta gintonic dastatze eta probatze ekitaldietarako
  • Sukaldaritza ikastaro eta tailerretarako
  • Musika, antzerki eta dantza entsegu eta eskolatarako
  • Laneko gosarietarako
  • Laneko bilera eta coworking-etarako
  • Bilera, batzar, batzorde eta kontseilutarako
  • Sari banaketa eta omenaldietarako
  • Erakusketa, aurkezpen, showroom eta tuppersex-etarako
  • Kontzertu akustiko txiki eta musika nahiz poesia errezitaldietarako
  • Gala, graduazio, diplomatura, lizentziatura eta ekuatoreko pasaldietarako
  • Auzotar-bileratarako
  • Prentsaurrekotarako
  • Ezkondu aurreko agurretarako
  • Film, serie eta etxeko bideo emanaldietarako
  • FIFA, PES eta bestelako bideojoko txapelketetarako
  • PPV futbol partida, Formula 1, MotoGP eta bestelako kirol emankizunetarako
  • Magia, mahai joko, karaoke, ajedrez, rol eta magic karta ekitaldietarako
  • Mus txapelketetarako
  • Poker-partidetarako

Egin erreserba eta ordaindu online

Webgune honetan momentuan kontsultatu dezakezu egongelaren erabilgarritasuna eta alokairua gauzatu. Edozein gailutatik eta edozein nabigatzailerekin egiteko aukera daukazu, eta zure ordainketa modu gustokoena erabilita (kreditu txartela, PayPal edo banku transferentzia) erabateko segurtasunez.

Ez duzu gogoko gauzak Internetez egitea? Lasai egon, gunea telefonoz ere alokatu dezakezu 684 011 651 zenbakira deituta edo reservas@salsereta.com posta elektronikora idatzita.

Salseretak prezio ezberdinak ditu astelehenetik ostegunera eta aste buru nahiz jai egunetarako; baita beherapen programa ere gazte, langabetu, GKE eta familia ugari nahiz guraso bakarrekoentzat.