Doako zerbitzuak

Salsereta alokatzeak eskubidea ematen dizu lokaleko gune eta altzari guztiak erabiltzeko (haur parkea barne) eta ondorengoez gozatzeko:

Wifi

5Mb segunduko abiaduradun kobertura eta pasahitza

Telebista

75 hazbeteko UltraHD Orange TV-rekin

Bozgorailuak

Soinu profesionala Bluetootharekin

Jai-argiak

Zure ospakizunetarako disko giroa

Kafe makina

Kapsuladun Nespressoa

Prezio finkodun zerbitzuak

Aretorako ekitaldi zorrotzenetarako ekipamendu osagarria
90 zm.-tako labea

Sukaldea: 30€

Ontzigarbigailu industriala, labea, indukzio bitroa, irabiagailua eta sukalde tresnak barne. Adi: hozkailua, mikrouhina eta kafe makina doakoak dira eta ez dira kontzeptu honetan sartzen.

Mahai-tresneria eta sukalde-tresnak

Mahai-tresneria: 30€

Mahai-tresnak, baxera, edalontziak eta kopak (haur nahiz nagusientzakoak), eta jana banatzeko tresnak erabiltzea ahalbidetzen du. Adi: kafearentzako tresneria doako da; baita lokaleko irekigailu, kortxo-kentzeko eta pote-irekigailuak ere.

Proiektorea

Proiektorea: 30€

Proiektorea eta lokaleko pantaila panoramikoa hartzen ditu barne; baita aretoko bozgorailuetako soinua ere (beharko balitz). Adi: Irudia eta soinua telebistaz ere ikusi ditzakezu USB, VGA eta HDMI atarietatik 0€-ren truke.

Nahasketa mahaia

Musika-katea: 30€

Mikrofonoak eta nahasketa mahaia erabiltzeko aukera emango dizu, adibidez musika tresnak gehitu ahal izateko. Adi: ez dauka zerikusirik musika edo irratia bozgorailuetatik minikatearen bitartez entzutearekin; hori doakoa da.

Aretoko jangela lan bilera baterako

Garbiketa osoa: 30€-tik aurrera

Zerbitzu hau kontratatzean, zure ardura bakarrak izango dira sortutako zaborra ateratzea, lokaletara ekarritako janaria jasotzea eta bola-parkea bertan dagoen espazio esleituan uztea. Sukaldaritza eta baxera zerbitzua kontratatu baduzu, haien garbiketaz ere arduratzen gara; erabilitako tresna guztiak horretarako prestatutako sukalde-eremuan uztea besterik ez duzu egin behar. Adi: 23:00etatik aurrera amaitzen diren erreserbetarako, zerbitzua nahitaezkoa da eta 50€-ko kostua du.

Aurrekontu bati lotutako zerbitzuak

Kontratatu profesional onenak zure ekitaldia egun ahaztezin bihurtzeko

Urtebetetzeak

Txikien askaria prestatuko dizugu: otarteko, snack, txokolatea, edaria eta tarta

Tarta pertsonalizatua

Sorpresa goxoena. Argazkiarekin, fondant-arekin edo zuk nahiago duzun osagaiekin

Apaingarriak

Atondu lokala zure festa tematiko eta ospakizunetarako

Zerbitzu hauetakoren bat nahi al duzu?

Erreserba eginda baduzu

Zure erreserbari zerbitzu hauetakoren bat gehitu nahi al diozu? Hemen ez dagoen beste ezer behar al duzu? Jarri harremanetan gurekin eta azalduiguzu zer behar duzun.

Oraindik erreserba egin ez baduzu

Gogoratu prezio finkodun zerbitzuak zuzenean kontratatu ditzakezula aretoaren alokairuarekin batera eta aurrekontua eskatu gainerakoei edo bururatzen zaizunari buruz, ongi etorri Salseretara!