Lokaleko giltzak

Zure beharretara egokitzen den erabilera anitzeko lokala

Salseretan 180 m2ko gune garbia eraiki dugu, erabat ekipatua eta zerbitzu aukera zabala eskura duena. Alokatu ezazu behar duzun denborarako, zure nahierara antolatu eta nahi duzunarekin elkarbanatu.

Salsereta zure bulegoa izan daiteke, zure bilera-gela edo zure ospakizun-aretoa, baina zure jangela ere izan daiteke, zure egongela, zure elkartea, zure lagunartea, zure etxabea edo noizbehinkako zure txokoa. Gozatu ezazu zure koadrila, lagun edo familiarekin, edo zure lankide, taldekide eta gelakideekin.

Nola heldu?

Ezkaba auzoan gaude, garraio publikorako lotura onarekin eta aparkatzeko arazo eta gune urdinik gabe

Nola funtzionatzen du?

Ekintza bat egin nahi al duzu Salseretan? Bururatu zaizunetik lokaletik atera arte jarraitu beharreko pausoak azalduko dizkizugu

Erabilgarritasuna frogatu

Egiaztatu Salsereta libre dagoela nahi duzun egun eta orduan. Webgune honetan egin dezakezu (Tarifak eta erreserbak atalean), edo jarri harremanetan gurekin eta geldetuiguzu zuzenean.


Tarifak eta erreserbak atalera joan

Erreserba

Aretoa erabilgarri badago, Tarifak eta erreserbak atalean aurkituko duzu beharrezko informazio guztia alokairua egiteko (baldintzak, prezioak, beherapenak, ordainketa moduak…) eta online, telefonoz edo posta elektronikoz bideratzeko.


Bestetik, erreserbarekin batera aukera daukazu kuota finkodun zerbitzu gehigarriak ere kontratatzeko, lokala garbitzea edo proiektorea besteak beste. Zerbitzu hauek, prezio aldakorrekoekin batera, beranduago ere kontratatu daitezke, edozein momentutan ekintza burutuko den egunera arte.


Tarifak eta erreserbak atalera joan

Zerbitzu gehigarriak kontratatu

Prestatu zure ekintza: nola antolatu nahi duzu gunea? Salseretak zerbitzu gehigarri sorta zabala eskaintzen du zure erreserbarako, webgune honetak Zerbitzuak atalean ikusi dezakezun moduan.


Erreserba itxi ostean euretako bat edo besterengan interesa baduzu, eskatu lasai gurekin harremanetan jarrita telefonoz edo reservas@salsereta.com posta elektronikoaren bidez; adierazi zure erreserbaren datuak eta zein zerbitzu nahiko zenukeen. Gehigarri hauek ekintza burutuko den egunean bertan ordaindu beharko dira.


Joan Zerbitzuak atalera

Giltzak jaso

Ospakizun egunean eta ezarritako orduan, Salseretako langileok aretoan egingo dizugu harrera erabilera baldintzak gogora arazteko, funtzionamendua azaltzeko, kontratua sinatzeko eta ordaintzeke izan dezakezun edozein kontzeptu kitatzeko. Gainera, 30€-ko seinalea eskatuko dizugu esku-dirutan gordailutzat. Bukatzeko, giltzak emango dizkizugu eta desagertu egingo gara: Salsereta zurea da!


Joan Erabilera baldintzak atalera

Giltzak itzuli

Ekintza bukatu baino 15 minutu lehenago Salseretan berragertuko gara ohiko gainbegiraketa egin, giltzak jaso eta, ezer arrarorik somatu ezean, fidantza bueltatzeko.


Irteera ordurako lokala jasota, txukunduta eta garbi utzi beharko duzu, eman zaizun baldintza berdinetan, gure garbiketa zerbitzu gehigarria kontratatu ez baduzu (zerbitzua momentuan bertan ere kontratatu dezakezu).


Joan Zerbitzuak atalera

Prozesu guzti honi buruzko zalantza edo iradokizunik baduzu? Mesedez, elkarbana ezazu gurekin!